Familiako historia

Lora Soinuak

1978an hasi zen ibilbidea, musika eta lore dendaren irekierarekin: Lora Soinuak izenekoa. Ostean, 1985eko apirilaren 20an zuzeneko janaria egiten zuen herriko lehenengo jatetxearen ateak zabaldu zituzten, hanburgesak berezitasun hartuta. Hala ere, eskaintza zabaldu eta denetarik kozinatzen hasi ziren, tartean, eguneko menua.

Sutargi

1999an egungo Sutargi jatetxea ireki zuten, Santo Tomas egunez. Familiaren erdigune, lantoki eta etxe. Zapoa eta broxeta berezitasun bilakatu ziren, baina denboraren poderioz, herrian oihartzuna zuen legatza Ondarroako erara bilakatu da Sutargiren bereizgarrietako bat.